Rubén García

Nov 29, 2022

4 gako hizkuntza-asertibitatea indartzeko

Min eman zizunetik sendatzen ez bzara, odola isuriko diozu moztu ez zaituen jendeari. Tamara Kulish.

Zure nahiak eta beharrak adieraztea eta defendatzea posible eta desiragarria da, besteenak zapaldu beharrik gabe. Horri esaten diogu asertibitatez jokatzea. Eta oinarrizko jarrera da mendekotasunetik edo tiraniatik urrun dauden harreman osasuntsuak eraikitzeko.

Baita hizkuntzaren arloan ere, horretarako 3 egoera saihestuz:

  • azpikotasuna: solaskidearen hizkuntza hautua onartzea, gehiengoaren onerako, eta indartsuena delako.

  • agresitbitatea: nire hizkuntza hautua indarrez inposatzen saiatzen naiz (gehiengoan edo minorian izanik ere).

  • bazterrera uztea: ez dut nire hautua errespetaraztea lortzen; beraz, ahal dudalarik erabiliko dut, eta besteetan ez.

Asertiitateaz jokatu ezean jokoan daogena

Izan ere, asertibitatea albo batera utzita, hainbat gauza kalteturik aterako dira:

Ezin izango duzu euskara lasai eta plazeraz partekatu, estres, konpleua eta oztopoak gaindituz. Euskararen ardura osoa zure gainean ezarriko duzu, horren partekatze gozoa ekidinez. Euskara ez da gizartearen bizikidetza antolatzeko tresna izango.

Inertziak inarrosteko eta sormena bultatzeko aukerak ere gal daitezke.

4 gako hizkuntza asertibitatea indartzeko

Euskaraz era asertiboan jardun nahi izanez gero:

1️⃣ Prestatu zeure burua fisiologkikoki, kognitiboki eta komunikatiboki, zure emozioak hobeto kudeatu, zure kontzientzia eta hautuak indartu eta espontaneoki zer erantzun jakiteko.

2️⃣ Eman klika aurreiritzi batzuei: solaskideak gaitasuna du zein komunikazio mota nahi duen edo euskara ez duela ulertzen argi eta garbi adierazteko.

3️⃣ Jokatu pazientziaz: Hasieran deseroso izan daiteke eta bitxia iruditu. Euskarari ahalik eta gehien eutsiz gero, ustekabe on eta gozoak besterik ez dituzu izango. Errepikapenaren poderioz, jokaera berria automatiko bihurtuko zaizu konturatzerako. Beraz, jarraitu aurrera!

4️⃣ Ikasi seinaleak (hobeto) interpretatzen: Egin gogoeta, noiz eta zergatik uzten diot euskara erabiltzeari solaskide batekin?

  • lehen begi kolpean, itxurari erreparaturik, euskalduna ez dela sumatzen baitut.

  • ulertu ez dituelako seinaleren bat nabaritzen dudanean.

  • zailtasunez mintzatzen denean.

  • ezin dut euskaraz egin esaten duenean.

  • ez dut ezer ulertzen esaten duenean.

Eta guztiak, azkena izan ezik, berriro gaztelaniara jotzeko aitzakia ez balira?

Beste pertsona batek ez dizu minik emango zure laguntzarik gabe; minduta zaude hala zaudela uste duzun momentuan. Epikteto.

Rubén García

Son-Husband-Father & Pediatrician 👨🏼‍⚕️: Writing Atomic Essays ⚛ at #ship30for30 🚢 about Self-Improvement, Productivity and Parenting | Ongoing learner #GTD #BASB 🚀