Rubén García

Nov 26, 2022

5 arrazoi lehen hitza euskaraz egiteko

Aldendu zure bidetik, bota erronka zeure buruari, gainditu inertzia.

Zenbat eta denbora gehiago eman zauden tokian, orduan eta aukera gutxiago uzteko. Zure hizkuntza ohiturak aztertzetik abiatu, zauden egoeratik ateratzeko baliagarria izan daiteke. Ez duzu arazo handirik ezagunak diren euskaldunekin euskaraz aritzeko.

Baina zer gertatzen da ezezagunekin?

Ez haien jatorriak, ez haien itxurak, ez soinean eraman ditzaketen sinboloek ez dute bermatzen euskaraz hitz egingo dutenik. Hanka sartzeko aukeraren beldur zara. Eta zeure baitan txikitu aurretik, keinu sinple bezain indartsu batean pentsatzen duzu.

Ez eman biderik jarrera erreaktibo hutsari:

Ekin elkarrizketari eta esan lehen hitza... euskaraz

5 arrazoi lehen hitza euskaraz egiteko

1️⃣ Elkarrizketa euskaraz hasita, elkarrizketa euskaraz jarraitzeko modurik onena da: euskaldunak euskaldunongandik ezkutatzeari utzi eta gure gaitasun eta gogoa mahai gainean jartzeko aukera baita.

2️⃣ Aurrean duzun pertsona (ezezagunak) euskaraz ote dakien jakiteko: aurrekoarekin lotuta, bi euskaldun elkarren zain egoteak aukera handia ematen dio gaztelaniari nagusitzeko.

3️⃣ Solaskidea euskararen mundura gonbidatzeko: elkarrizketa osoa euskaraz jarraitzeko aukera izango ez balu ere, zure gonbidapena argi adierazi.

4️⃣ Jendea agurtzea, euskaraz bada ere, kortesiaz eta jendetasunez jokatzea delako: zure inguruko gehienek horrela erantzungo dizute, ziur.

5️⃣ Besteen aurrean euskaraz aritzea euskaraz espazio publikoan existiarazteko aukera delako: kalena dabilen hizkuntza, hizkuntza bizia baita.

Eman lehen urratsa, eta zure burmuinak indar guztiak mobilizatuko ditu zuri laguntzeko. Baina funtsezko lehen gauza hastea duzu. Behin bataila, zure barruan duzun eta zu gabe dagoen guztia lagungarria suertatuko zaizu. Robert Collier.

Rubén García

Son-Husband-Father & Pediatrician 👨🏼‍⚕️: Writing Atomic Essays ⚛ at #ship30for30 🚢 about Self-Improvement, Productivity and Parenting | Ongoing learner #GTD #BASB 🚀